Azala / Ideiak / IKT tresnak / Eraman ezazu bideoa ikasgelara
.

Eraman ezazu bideoa ikasgelara

26 
Mai 
2011  |  

grabar_videoBideoa baliabide didaktiko bikaina da, ikasgelan era askotara balia daitekeena. eTwinning proiektu batean, besteak beste, balio izan lezake norbera lankide-sozioei aurkezteko, jarduerak nola garatzen diren erakusteko, lan-prozesua eta taldeen osaera dokumentatzeko, herri bakoitzaren ezaugarri arruntenen zabalkundea egiteko..., eta abar.

Ez da behar bideo-kamera profesional bat grabaketak egiteko; bideo-kamera dakarten gailuez inguraturik bizi gara: mugikorrak, argazki-kamera digitalak, iPadak... Ez dira kalitate profesionalekoak izaten, baina balio dute eskola proiektu bikainak egiteko. Gainera -hori da gauzarik onena-, ikasleak oso trebeak izan ohi dira horiek erabiltzen; lagun diezazukete horretan.

Hain zuzen ere, bideoek ezin konta ahala irakas-praktiketan erabiltzeko ematen duten aukera dela-eta, artikulu honetan tresna batzuk azalduko dizkizugu zuri eta zure ikasleei bideoak erraz editatzea ahalbidetuko dizuetenak.

Windows Live Movie Maker Microsoften doako aplikazioa da, Windows Live aplikazio-sortakoa. Tresna honen bidez sor daitezke filmak eta animazioak erraz eta laster, itxura profesionalekoak, PCtik nahiz beste edozein gailutatik inportatutako bideo eta irudietatik abiatuta. Horrez gain, tresna honen bidez edita dezakezu zeure filma, trantsizioak eta efektuak erantsi eta editatu daitekeen soinu-banda bat ere bai. Gainera, tresna honek aukera ematen dizu zeure filma -bukatutakoan eta bereizmen handiko bihurtzeko aukerarekin- gizarte-sareetan argitaratu eta konpartitzeko, YouTubeko zure kontura igotzeko edo zuzenean DVDn grabatzeko, nahiz eta horretarako Windows Liven erregistratu beharko zenukeen. Hala nahi ez baduzu, gorde dezakezu filma eta zuzenean YouTubera edo Vimeora igo; hortik txertatu ahal izango duzu blog batean, wiki batean, TwinSpacen...

Linux erabiltzen dutenentzat, tresna honen ordezko aukera Cinelerra da; Mac erabiltzen dutenentzat, berriz, iMovie ezaguna, sinpletasuna ezaugarri nagusi duena, bideo edizio lanak ukitu eta arrastatu hutsez egitea, hain zuzen.

YouTuberen bideo-editorea doako lineako aplikazioa da Googlen kontu bat sortutakoan eskuragarri dagoena.www.youtube.com/editor.Logeatutakoan, zerorren kontutik gora kargatutako bideoak editatu ditzakezu, era bateko eta besteko clipak konbinatuz eta trantsizioak erantsiz. Gainera, tresna honen bidez alda daiteke audioa eta zuzenean musika erantsi YouTube kanta-zerrendetatik (aukera horrek berekin publizitatea badakar ere, hobe musika zerorren ordenagailutik igotzea). Eta, gauzarik onena, aplikazio horren bidez oharrak egin daitezke bideoetan, beste bideo, kanal eta erreproduzio-zerrenda batzuetarako loturak eginez edo batzuk besteekin erlazionatutako bideo-kontakizunak sortuz. Bestalde, erabiltzaileek errazago aurkitu eta bistaratu ahal izango dituzte zure bideoak beren edukiari buruz eskain ditzakezun deskribapenei esker. Bideoa amaitutakoan, konpartitu dezakezu YouTubeko zeure kanalera igota. Oro har, YouTuberen bideo-editorea oso erabilerraza da, baina Interneteko konexio ona behar da.

 

Tresna horiek filmak sortu eta editatzeko aukera eskaintzen dute, dela mugimenduzko irudietatik (bideotako clipetatik), dela irudi finkoetatik abiatuta. Gainera, badira lineako beste aplikazio espezifiko batzuk irudiak konbinatzeko, azken emaitza modura aurkezpen animatu eta dinamikoak dituztenak.

Besteak beste, aipa ditzakegu Photopeach, istorioak sortzeko tresna, zerorren ordenagailutik gora kargatutako irudietatik abiatuta; Picasa edo Facebook, zeinetan titulu edo iruzkinak gehitu baititzakezu. Zure aurkezpenak hondoko musika bidez animatu ahal izango dituzu, bilatu ahal izango baituzu YouTuben zuk erantsi nahi duzun musika. Tresna hori eTwinningeko proiektu batean nola baliatu adibide bat nahi izanez gero, Teaching each other proiektuan topatuko dugu: Photopeach-en bidez egiten da proiektuan parte hartzen duten ikasle eta ikastetxeen aurkezpena.

 

Animoto lineako tresna bat da zeure irudiak nahiz Facebook, Flickr, Picasa, Photobucket eta Smuges-etik ateratako beste irudi batzuk bideo bihurtzea ahalbidetzen duena; erants dakizkieke, gainera, testuak eta musika, guk geuk mp3 formatuan igota edo tresnak berak eskaintzen duen kanta-bildumatik hartuta. Bideoa sortutakoan, konpartitu dezakezu Facebook eta YouTuben, zeure blogean eskegi edo DVD batera pasatu. Tresna hau bertsio bat baino gehiagotan duzu aukeran: doakoa bat, eta bestea ordaintzekoak. Doakoak –Animoto Lite– nahi adina bideo sortzeko aukera ematen du, 30 segundoko gehieneko luzerakoak. Bookraft proiektuan tresna hau ikasleek diseinatutako moda artikuluak erakusteko erabiltzen da.

 

YouTubek eskaintzen ditu, era berean, animazioak sortzeko lineako tresnak ere. Begira ezazu honako artikulu interesgarri hau: Crea tus propias películas en YouTube… sin necesidad de cámara.

Ikusten duzunez, hezkuntza helburuetarako bideoak sortzea gero eta lan errazagoa bihurtzen ari da; besteak beste, eskura ditugun doako lineako tresna ugariri eta tresna horiek editatzerakoan eskaintzen dituzten hainbat eta hainbat aukerari esker. Gainera, sortu ditzakezu zeure bideo-clip propioak hutsetik abiatuta, irudiekin nahastu, testuak erantsi, deskribapenak... Ezin konta ahala aukera tresna didaktikorik moldaerraz eta adierazgarrienerako. Nahi duzu ideia gehiagorik zure ikasleekin baliatzeko? Eman iezaiozu begirada bat 45 Interesting ways to use your pocket camera loturari.

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar