Azala / Ideiak / IKT tresnak / Zunal, Webquesten artean izarra
.

Zunal, Webquesten artean izarra

06 
Mai 
2011  |  

menu_webquestWebquestak edozein hezkuntza maila eta gaitan aplika daitezke, eta ikasleen nahiz irakasleen lana antolatu eta bideratzeko benetako gidak dira. Berorien bidez iradoki eta plantea daiteke lan ongi egituratu, argi eta sortzaile bat, informazioa maneiatu, sintetizatu, ebaluatu, sailkatu eta antolatzeko ikasleen gaitasunak hobetzea helburu duten ataza eta guzti.

Webquestetan jasotako jarduerak plantea daitezke epe laburrera (hiruzpalau klaserako baino ez, eta horretarako Miniquestsak ere erabil daitezke) edo epe luzera (astebete, hilabete edo gehiago).

zunal_copy

Webquestek egitura finkoa dute: sarreran ikasleei ataza egiteko jarraibideak eta orientabideak eskaini behar zaizkie era argi eta motibatzailean. Ataza Webquestean egindako lanaren emaitza da, bideo, multimedia aurkezpen, web-orri, eta abarretan gauza daitekeena. Baina ataza hori gauzatzeko, ikasleek prozesu bateko urratsei jarraitu behar diete, irakasleek hautatutako baliabide digital ugarik prozesu hori errazten dutela. Ikasleek lanaz egiten ebaluazioak ere garrantzi handia du Webquestaren ereduan, eta lana amaitu eta lanaren inguruko hausnarketa egin aurretik egin behar da.

Webquestak nola erabili erakusten duten adibideak topa ditzakegu eTwinning-en An ET(winning project) between us eta Searching twelve labors to Hercules proiektuetan. Adibide horiek ikasleei proiektuaren ideia orokorra erakusteko erabili dira; ez zezaten ataza-segida hutsa ikusi.

 

Webquesta sortzeko hainbat era dago: wiki baten bidez, Google Sites baten bidez, edo zuzenean HTML bidez programatuz. Dena dela, aukera errazagoa da Zunal programaren bidez sortzea, lineako software doakoa. Tresna honen bidez diseina daiteke eskura dauden 100 plantilla baliatuz Webquest bat, nahi adina orrikoa eta diseinu erakargarrikoa. Interaktibitatea eta multimedia izaera zuk zeuk Youtube eta GoogleVideos, mapas de Googletik hartuta erants ditzakezun fitxategi eta bideoek, eta jokoek ematen dute.

Zunalen bidez sortu dezakezu Webquest bat proba modura eta aldez aurretik bistaratu argitaratu aitzin. Kudeatu dezakezu bere edukien pribatutasuna, eta, hala, osatzen duten orri batzuk eta besteak ezkutatu edo erakutsi.

Beharbada, Zunalen aspekturik baliagarrienetakoa ikasleek egindako lana errubriken bidez ebaluatzeko aukera da; plantilla aldagarri modura antolatuak dira, eta –oro har– irakats- eta ikas-prozesuetan hobekuntzak lortzeko pentsatuak. Old games in Sicily-Catalonia jardueran dugu horren adibide bat.

Beraz, badakizu, tresna on bat nahi baldin baduzu, zure sormen guztia eta zure ikasleena garatzea ahalbidetuko dizuna, eman iezaiezu begirada bat Webquestak baliabide didaktiko moduan erabili diren honako erreferentzia hauei: oso web argigarria Weblinex lan-taldeak C.P.R. Don Benito-Villanuevan sortua, eta ITE Behatoki Teknologikoaren artikulua. Horrez gain, Zunal nola erabili gehiago sakondu nahi baduzu, ez utzi bisitatu gabe bere orri ofizialeko tutoriala eta honako bideotutorial  hauek.

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar