Harribitxiak

Erakuts ezazu zure lana!

15
Ots
2010
 

Colours of life - common story written by children proiektuan parte hartu duten Polonia eta Maltako ikastetxeek sortua da jarduera hau; Gloria Fuertes Haur Hezkuntzako Ikastetxeak ere egin du lan proiektuan.

Sketchfu marrazketa-tresnari esker bi ikastetxeetako neskato-mutikoek elkarlanean jardun dute beraiek irudiztatutako istorioak sortzen. Ariketa berez eta beste gabe da nabarmentzekoa, baina harribitxien sailean kokatuta sortutako bideoa nabarmendu nahi dugu, jardueran jarraitutako prozesua erakusten duena. Adibide ona da proiektu batean bildutako jarduera batzuetako eta besteetako prozeduren zabalkundea egiteko, produktuak bezain garrantzitsuak baitira prozedurak.

Embed Embed this video on your site

Loturak:

TwinSpace publikoa (TwinSpace lehengo plataforma)

Wikia

 

Egin ezazu hegan europar kultur ondarean zehar

12
Ots
2010
 

Like a bird proiektuko jarduera honetan gauzatu da hainbat ikastetxetako ikasleen elkarlana. Proiektuan zazpi herritako hamaika ikastetxek parte hartu dute; besteak beste, Ramon Macip - Dolors Granés Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxeak eta Eduard Fontseré Bigarren Hezkuntzako Institutuak.

Hasieran, proiektuan zeuden herrietako monumentu interesgarrien aukeraketa bat egin zen, eta ondoren ikastetxe desberdinetako ikasle-taldeek aurkezpenak antolatu zituzten elkarlanean: batek monumentuari buruzko informazio eman, beste batek irudiak bildu eta hirugarrenak monumentuaren maketa egin. Hurrengo irudian ikus dezakezu Poloniako Sanctuary of Our Lady eta zein herrik hartu duten parte lanaren atal bakoitzean.

Loturak:
TwinSpace publikoa (TwinSpace lehengo plataforma)

 

   

Basapiztiei buruzko hizketaldi bitxiak

12
Ots
2010

 

Jarduera hau Double-e: e-magazine on European issues proiektuaren ataletako bat da,  Aguas Vivas (Guadalajara) BHIko ikasleek beren lankide errumaniar eta daniarrekin elkarlanean egina.

 

Europar gaiei buruzko Double-e aldizkari digitaleko atal bat da bideo hau, eta, zehazki esateko, animalien babesari buruzko edizio tematikokoa. Hala, ikasle espainiar talde batek panpin batzuen ahotan ipini ditu beraiek basa-bizitzari buruz lortutako ezagupenak, informazio bila ibili eta informazio hori eztabaidatu eta elkarri azaldu ondoren. Azken batean, eguneroko bizitzako arazo eta aspektuen adibideak ekarri eta antzezteko beste modu bat da, sormen eta originaltasun ukitu bat eman zaiona.

Loturak:

Aldizkari digitala

Webquesta
 
TwinSpace publikoa (TwinSpace lehengo plataforma)

 

 

   

Baduzu lana, Herkules

19
Urt
2010

Searching twelve labors to Hercules proiektuan Vegas Bajas (Montijo, Badajoz) BHIko ikasleek eta beren kide italiarrek lan berri batzuk enkargatu behar izan dizkiote Herkules heroi mitologikoari eta irtenbideak bilatzen lagundu ere bai. Egiteko horretarako webquesta,  wikia eta bloga erabili behar izan dira. Bereziki azpimarratzekoa da webquesta, lanaren plana eta antolamendua ezin hobeki egitea lortzeko baliagarria izan da eta. Webquestean ikasleek burutu beharreko jardueren inguruko jarraibideak eta instrukzioak aurkitzeaz gain, Herkulesi buruz argitaratutako baliabide eta bitxikerien bidez, Kultura Klasikoaz zituzten ezagupenak handitu dituzte eta ikuspegi gaurkotuago bat eman diete. 

Searching_twelve

Loturak:

Webquesta

Wikia

Bloga

 

 

 

  
   

Europar herritarren esparrua

18
Urt
2010

Sevillako María Moliner BHIak eta  Portugalgo Vila Caiz Amaranteko  EB 2,3 ikastetxeek prestatutako Espacio ciudadano europeo eTwinning proiektuan badugu jarduera bat  elkarlaneko ekintza bat nola burutu adibide ezin hobea dena. Jardueraren izenburua El cambio climático en la Península Ibérica da; ikastetxe bakoitzaren ekarpenak ditugu, batetik, eta horretaz gain, kalitatezko biribiltze lana, ikastetxe bakoitzaren zona geografikoaren testuinguruan kokatua eta dagokien eskualdeen hurbiltasunak ematen dion zentzuarekin. Aldaketa klimatikoak ez du mugen berri.

 

eTwinning proiektu batean parte hartzeko ez da nahitaezkoa hizkuntza komun bat erabiltzea; jarduera hau da horren adibide garbia. Ikasle espainiar eta portugesek, bi hizkuntzak ere bata bestearen urre samarrekoak direla aprobetxatuz, norbere ama-hizkuntzak mintzatu dira, eta horrek aparteko aberastasuna ematen dio lanari.

   

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar