Harribitxiak

¿Qué función dar al TwinSpace cuando no se trabaja en él?

10
Aza
2010

perla_mediterranean_productsYa se ha cumplido un año de la última actualización del TwinSpace y sus nuevas herramientas han ampliado las posibilidades de multitud de proyectos durante el curso pasado. Sin embargo, hay docentes que prefieren trabajar en otras plataformas, como es el caso del proyecto Mediterranean products, llevado a cabo por los estudiantes de 4º de ESO del IES Sol de Riu y sus socios griegos, italianos y turcos.

 

Ikas ezazu hala berean dibertituz

26
Uzt
2010

perla_how_enviroment_affects_healthIKT tresnek aukera ugari eskaintzen digute gaur egun. Fisikoki elkarrengandik urrun dauden pertsonen arteko elkarlana eta komunikazioaz gain, jarduera horiek berekin dakarten balio sortzailea ere bai. Alde horretatik, nabarmendu behar dugu hemen Esteban Manuel de Villegas BHIko DBHko 3. mailako ikasleek ikastetxe alemaniar batekin elkarlanean egin duten How the environment affects our health proiektuaren barruan sortu duten komikia.

   

Zer dakizu Europaz?

18
Uzt
2010

perla_mipresent_past_futureEduard Fontseré (Katalunia) BHIko DBHko 3. mailako ikasleek elkarlan izaera handiko jarduera bat egin dute My present, my past, my future proiektuan. Oso planteamendu xumea du, eta eTwinning proiektu askotan ohikoa dena, baina oraingoan kultura batzuen eta besteen erakusketa elkarren arteko truke hutsa baino harantzago joan da. Ikasle espainiar, poloniar eta eslobakiarrek beren kideen geografia, historia, klima, fauna, etab. aztertu dituzte eta ondoren txat bidezko ebaluazio-proba batean erakutsi dituzte beren ezagupenak. Talde bakoitzak bere herriari buruzko 20 galdera prestatu ditu eta beren kide europarrei ipini dizkie aurrean. Eta guztiak zeuden galderei erantzun zuzenak emateko irrikaz! 

Ikasi duten guztiarekin, institutu bakoitzeko ikasleek beste bi kideen herriei buruzko aurkezpenak sortu dituzte eta beren herriari buruz egindakoak baloratu dituzte. Lan honek guztiak erakutsi du beren kide europarrekin berriketa bidez ikerketu, ikasi, erronkak jo eta elkarreraginean jardutea eragingarri zaiela ikasleei eta aktiboki inplikarazten dituela. Aurkezpen horietako bi dakarzkizugu hona:

 

 

Proiektu honetan sakondu nahi izanez gero, bisita itzazu bere TwinSpace-a eta bere Bloga.

   

Ez ezazu idatz... konta iezadazu!

12
Uzt
2010

perla_HelloSan Juan Bautista (Madrid) HLHIko Lehen hezkuntzako Lehen zikloko ikasleen “Hello! I’m looking for a friend!” proiektuan jarduera batek erakarri du gure arreta, atzerriko hizkuntza bat ikasteko sortutako eskola-proiektu askotan behin eta berriro erabili eta behin eta berriro molda daitekeen jarduera batek .

Mar Bermejo irakasleak jarduera bat prestatu du bere ikasleekin beren kide europarrek beraiek hobekixeago ezagutu ahal izan ditzaten. Neskato edo mutiko bakoitzak Paint-ez baliatuz bere autorretratua marraztu du eta hizketa-zati bat grabatu bere burua aurkeztuz. Irakasleak audio bakoitza dagokion marrazkian txertatu du eta galeria polita osatu hartara.



 

IKT tresnen erabilera gauza konplexua irudi badakiguke ere, tresna horietako askok, zailtasun maila txiki-txikia gainditurik, ikasleen bateko eta besteko gaitasunak garatzea ahalbidetzen digute. Kasu honetan, marrazketa eta audio konbinazio xume honek gure ikasleen ahozko gaitasunak garatzen laguntzen digu. Ikasle horietako askorentzat ez da gauza erraza jendaurrean hitz egitea, eta honelako tresna bat izan daiteke lagungarri herabeenentzat, ikasgelan mintzatzea zaila zaien ikasleentzat. Gaitasun hori zehatz ebaluatzeko aukera ematen du eta autoebaluazio eta autoikasketa bultzatzatzen eta faboratzen. Egin daiteke lan konplexutasun gehiago edo gutxiagoko tresna eta jarduerekin, hezkuntza mailaren arabera, eta Hello! I’m looking for a friend! proiektuan horren adibide ona ikusten dugu: joko aukera handia ematen duen planteamendu xume bat.

Zuentzat inspirazio iturri izatea espero dugu. Interesik baldin baduzue tresna hauetan ahozko gaitasunak garatzeko, eta bilatzen baldin baduzue informazio gehiago Educ@conTIC hezkuntza atarian, bilduma ona topatuko duzue: Herramientas para las destrezas orales.

Audiodun aurkezpenak Internetera gora kargatzeko erabil ditzakezu doako hainbat plataforma; esate baterako, artikulu honen aurkezpena esekitzeko authorSTREAM erabili dugu.

 

   

Gorputz-lengoaia europarra

22
Ots
2010

Hurrengo jarduera hau keinuen konparaziozko hiztegia da, ikastetxe poloniar batek eta beste italiar batek sortua Sous le ciel de la compréhension  proiektuaren parte dena. Oso balio handiko hiztegia da, elkarlan bikaina egin dela erakusten du eta. Gainera, ikusarazten du zeinen desberdinak garen eta, aldi berean, zeinen berdinak zeru beraren pean bizi garenok... Jabeturik gorputz-lengoiaiak komunikazioan nolako papera jokatzen duen eta jabeturik, halaber, hitz egiterakoan egiten ditugun keinuak hizkuntzaren parte direla, ikasleek hiztegi honi ekin diotenean kulturen arteko desberdintasunak eta antzak ulertzea izan dute helburu. Egiaztatu dute bi herrietan badaudela keinu berdinak, hala nola, Ixo! Ikusi dute, era berean, beste keinu batzuek, berdinak izanik ere, ez dutela esanahi bera, hala nola Gose naiz, eta bi herrietako batean baino ez dauden beste keinu batzuk ere badaudela; esate baterako Polonian Ez daukat txakur txikirik ere! adierazteko erabiltzen dutena, edo Banoa hemendik! adierazteko Italian erabiltzen dutena.

Sousleciel2

 

 

Ikus dezakezu keinuen konparaziozko hiztegiaren bideoa hemen klikatuta.
   

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar