Azala / Ideiak / Harribitxiak / Hizkuntza eta gizarte gaietarako elkarlaneko jarduerak
.

Hizkuntza eta gizarte gaietarako elkarlaneko jarduerak

30 
Mai 
2011  |  

sombraOrain artean kontatu izan dizuegun bezala, Colaboramos en español eTwinning 2011, Laguntza Zerbitzu Nazionalak Madrilen antolatutako topaketa aldeaniztunekoaren barruan tailer batzuk eratu eta eman ziren. Gaur hemen, “Lengua y Sociales, con las manos en la masa” tailerrean proposatutako lankidetza-jarduerak dakartzagu argitara.

Lankidetza-jardueren plana egitean bi ideia giltzarri iradokitzen dizkizuegu: IKT tresna egokiak hautatzea, hots, era naturalean eta berez ikasleen parte-hartzea bultzatzen dutenak, eta, multimediak buruan harturik pentsatzea. Testua ez da beti izaten edukiak lantzeko aukerarik onena; bideoa, podcastak eta argazkiek ikasleak motibatzen dituzte eta haien sormena pizten dute.

 

 

Eskolako aldizkaria lehendik ere frogatutako proiektu-eredua da. Ikasleak ikerketa lanera bultzatzen ditu eta adierazmena eta argudio-gaitasuna lanarazten die. Horretarako oso garrantzitsua izaten da kazetariarena "egitea", benetako erredakzio-taldea  planteatzea, ikasleek beren interesen eta gaitasunen arabera rol edo egiteko desberdinak izango dituzten erredakzio-taldea: erredaktorea, argazkilaria, zuzentzailea, dokumentalista, diseinatzailea, editorea,... Ikasleen arteko elkarreragina bilatzeko, zergatik ez antolatu laneko bilerak Skypen bidez?

miniclub

Bigarren proposamena ibilbide turistiko tematikoak sortzea da. Hiri batean berean ibil daiteke hara eta hona bertan girotutako nobela bateko hitzei jarraikiz, fatxada modernistak edo erromatarren garaiko hondakinei jarraikiz. Ibilbideak esaten dugunean, mapak eta geolokalizazioa esan behar dugu: Google Maps

Azkenik, nola aurkeztu irakurketa klub bat XXI. mendeko ikasleei? Nobelen trailerrak, bideo-kritika literarioak eta VoiceThreaden bidez egindako ahots biziko iruzkinak. Irakurtzeak ez du zertan banakako jarduera izan.

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar