Zer dakizu Europaz?

18 
Uzt 
2010  |  

perla_mipresent_past_futureEduard Fontseré (Katalunia) BHIko DBHko 3. mailako ikasleek elkarlan izaera handiko jarduera bat egin dute My present, my past, my future proiektuan. Oso planteamendu xumea du, eta eTwinning proiektu askotan ohikoa dena, baina oraingoan kultura batzuen eta besteen erakusketa elkarren arteko truke hutsa baino harantzago joan da. Ikasle espainiar, poloniar eta eslobakiarrek beren kideen geografia, historia, klima, fauna, etab. aztertu dituzte eta ondoren txat bidezko ebaluazio-proba batean erakutsi dituzte beren ezagupenak. Talde bakoitzak bere herriari buruzko 20 galdera prestatu ditu eta beren kide europarrei ipini dizkie aurrean. Eta guztiak zeuden galderei erantzun zuzenak emateko irrikaz! 

Ikasi duten guztiarekin, institutu bakoitzeko ikasleek beste bi kideen herriei buruzko aurkezpenak sortu dituzte eta beren herriari buruz egindakoak baloratu dituzte. Lan honek guztiak erakutsi du beren kide europarrekin berriketa bidez ikerketu, ikasi, erronkak jo eta elkarreraginean jardutea eragingarri zaiela ikasleei eta aktiboki inplikarazten dituela. Aurkezpen horietako bi dakarzkizugu hona:

 

 

Proiektu honetan sakondu nahi izanez gero, bisita itzazu bere TwinSpace-a eta bere Bloga.

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar