Ezagutaraz ezazu zure eTwinning proiektua
Oso litekeena da zuetariko asko eTwinning proiektu bat amaitzen jardutea orain, eta oso litekeena, halaber, oso garrantzi handiko den fase bati ez heldu izatea oraindik, alegia, zeuen lana ezagutarazi eta emaitzen zabalkundea egitekoari.
Hurrengo artikulu honetan zeuen eTwinning proiektua promozionatzeko eta haren eragina areagotzeko modu batzuk eta besteak aztertuko ditugu. Horretarako, Claire Morvanek (Bruselako Zerbitzu Nagusia) eta eTwinning-en enbaxadore Daniela Buneak Lisboako azken eTwinning Konferentzian (2013) egindako ‘Making ripples, creating more impact with your eTwinning project.’aurkezpena hartuko dut erreferentzia modura.
Zergatik promozionatu eTwinning proiektu bat?
Oro har, proiektu pedagogiko on bat garatzeak ikastetxe baten izen onaren alde egiten du, onerako eragiten baitu irakats praktika metodologikoetan bai eta ikasleen motibazioan ere.
Hortaz, horrelako proiektu bat promozionatzeak izandako ondorioak eta lortutako emaitzak biderkatzea dakar , eta ondorio eta emaitza horiek beste proiektu berri batzuk sortzeko inspirazio iturri izatea, ez, alabaina, ikastetxean bertan soilik, baita inguruko beste ikastetxeetan ere. Planteatu izan diozu inoiz zeure buruari heziketa praktika berritzaileak elkartrukatzea izan daitekeela eskualdeko hezkuntza-sistemetan aldaketa garrantzitsuen bultzagarri, eta baita hezkuntza politika nazional berriak diseinatzeko eredu pedagogiko berrien elikagarri?
Baina goazen pausoz pauso. Hasteko , eTwinning proiektu baten promozioari ekiteko lau fase gako bereiziko ditugu:
Plangintza
Proiektuari buruzko hausnarketa fasea da, eta honako galde hauek egin daitezke horren barruan:
Zer lortu nahi dugu geureproiektua garatuz, eta norentzat lekarke onura?
Helburuak eta onuradunak identifikatu. Hor sar genitzake bai ikasle talde jakin bat bai hezkuntza-komunitate osoa, edota herri nahiz eskualdeko promozioa. Helburuei dagokienez, berriz, sar genitzake kurrikulukoak baino ez diren helburuak (oinarrizko gaitasunen garapena), baina garapen pertsonal eta profesionalekoak ere bai, irakasleen zein parte-hartzaileen garapenekoak (talde-lana, komunikazioa hobetzea, autonomia sustatzea, lorpen eta motibazio sentipena, autoestimua handitzea, espiritu kritikoa, sentimendu europar bat sortzea, etab.)
Zein alderdi esaguratsu merezi du azpimarratzea gure proiektuan? Zer emaitza lortu dira?
Ez gara ari orain kalitatearen aldetiko emaitza begi-bistakoez, hala nola, blog bat, web-orri bat, posterrak, audioliburu bat, bideo-klip bat, antzerki-lan bat, glosario eleanitza, proiektua promozionatzeko materiala, unitateak, etab… Bai eta beste alderdi azpimarragarri batzuk ere, esate baterako, proiektua garatzen beste eragile batzuk parte hartzen badute (udaltzaingoa, herriko museo bateko zuzendaria, artisau bat, alkatea, ikasleen familiak, etab.), baldin eta proposatzen den gaia originala bada, edo berritzailea bada lantzen ari garen kurrikulu arloaren edo arloen barnean, baldin eta komunikazio eta lankidetzako tresna aukera zabala erabiltzen bada, proiektuaz harantzago ikastetxeen artean harremanak (ikastetxeen arteko elkartrukeak eta ikastetxeen arteko mugikortasuna) sortzen badira, ikasleen beren artean nazionalitate arteko lan-taldeak sortzen badira, irakasleen arteko sare profesionalak, etab.
Zer eratako mezua bidaltzen da helburu dugun onuradun taldearen arabera?
Esate baterako, ez ditugu hizkera eta estrategia berak erabiliko gure proiektua ikastetxeko aldizkarian ezagutarazteko eta irakasleen zentro batean zabaltzeko. Onena proiektua mezua egokitzea da, eta helburu dugun taldearen edo ditugun taldeen baitan zabalkunde estrategia desberdinak taxutzea. Aspektu hori ere erabakigarria izango da materialerako euskarriak eta materialaren diseinua hautatzeko.
Zer-nolako gaitasunak eta baliabideak ditugu geure herri inguruan?
Gauza da gure proiektua ikastetxean bertan bultzatzeko eta ezagutarazteko lagungarri izango zaizkigun baliabide material eta lekuei etekina ateratzea ez ezik, gure Hezkuntza Komunitatean eta gure herriko komunitatean ditugun ezagutza, trebetasun eta baliabideak ere eraginkortasunez ustiatzea.
Zer behar dugu helburuak iristeko, nork egin behar du zer? Atal honek plangintza eskatzen du eta burutu beharreko ekintza batzuk eta besteak iristea helburu duen eginkizunen banaketa bat.
Bistaragarritasuna
Gauza da zeuen burua ezagutaraztea, eta esparru publikoan presentzia izatea mezu argi eta iradakigarri batekin. Nortasuna edo proiektu irudia sortzea deritzo horri. Logo bat pentsatu ez baduzue, baliteke horixe izatea unea zeuen nortasuna jasoko duen logo bat asmatzekoa, proiektuaren baloreak eta proiektukideen nortasuna islatuko dituen bat. Irudi xume eta freskoa, proiektuaren izenburu egoki batekin eta –zergatik ez?– taldearen lema batekin.
Ez ezazue ahantz gizarte-sareetan eta eskualdeko hedabideetan ere presente izan behar duzuela. Zer deritzozue proiektuaren izenarekin Twiter-en kontu bat izateari, horren bidez zuekin parte hartzen dutenek eta kanpoko beste eragile batzuek elkarreraginean jardun dezaten?
Hona hemen proposamen batzuk proiektua bistaragarri egite aldera lagungarri izan daitezkeenak: TwinSpace/blog/web-atarian ongietorria egiteko atal bat sortu nor zareten kontatzeko eta zuen nortasunaren ezaugarri batzuen berri emateko, proiektuari buruzko berrien hilabetekari bat eskualdean banatua, hileko bideo edo komik aipagarrien atal bat, kanpoko adituei egindako elkarrizketak, proeiktuaren trailer bat, etab.
Hona hemen eTwinning-eko 'A short Latin Movie' proiektuaren trailerra erabiliz egindako promozio adibidea.
Emaitzen zabalkundea
Bila ezazue zeuen lana erakusteko euskarririk egokiena. Batzuetan proiektuaren zabalkundea handia egiten da ikastetxean bertan klaustroko gainerako kide eta ikasleen gurasoentzako aurkezpen-ekitaldien bidez, erakusketen bidez eta proiektua jardunaldi tematikoen jardunean kokatuta. Baina, zergatik ez horrez gain beste zer edo zer egin? Seguru zuen proiektuak merezi duela ikastetxetik at ere zabaltzea. Balora ezazue sortutako materialak ikastetxeko blogean edo zeuen blog proioren batean biltzeko aukera, jar zaitezte harremanetan zeuen eskualdeko prentsa eta telebistarekin eskualde mailan zeinen lan ona egin duzuen ezagutarazteko, etab.
Eta, jakina, ez ahaztu eTwinning-eko zeuen Laguntza Zerbitzu Nazionalari kalitate-zigiluaren eskabidea aurkeztea, ebaluazioa aldekoa bada, horrek emango baitizue aukera eTwinning sari nazional/europarren deialdian parte hartzeko eta zeuen burua Europan ezagutarazteko.
Emaitzen ustiapena
Emaitzen zabalkundea egitea bezain garrantzitsua da emaitza horiek berrerabiliko direla eta beste testuinguru batzuetara egokituko direla bermatzea; hots, balio izan dezatela beste batzuen inspirazio iturri gisa eta hezkuntza-sistema hobetzen laguntzeko. Horretarako, emaitzen zabalkundeari ekin baino lehen beharra da hausnartzea ea proiektuaren edukia ongi antolatuta eta azalduta dagoen, bai TwinSpace-n bai biltegiratzeko beste toki batzuetan. Egiazta ezazu materiala publikoa dela, proiektuaren egiturak irakurketa erraza eskaintzen diola irakurleari, eta proiektua biltegiratuta dagoen tokietarako loturak agerikoak direla. Zuen proiektua izan daiteke jarraitzeko eredua beste irakasle batzuentzat, baldin eta proiektuaren inguruko plangintzari buruzko ongi dokumentatutako atal bat eskaintzen baduzue.
Cine-tura proiektuaren adibide bat dakarkizuegu: oso plangintza xehea dakar berekin, eta landutako faseetako bakoitza Mishistro izeneko tresna baliagarri batean jasota eta azalduta dago, multimedia elementuak denbora lerro birtual batean txertatzeko aukera ematen duela.
Beste aukera bat oso egokia norbereganatutako ezagutza zuzenean beste batzuei helaraztea da. Jar zaitezte harremanetan hurbileko irakasle-zentroko zeuen aholkulariarekin zeue proiektuaren nola garatzen den berri izan dezan eta eskualdeko jardunaldi eta mintegietan zuen parte-hartzea susta dezan, inplika ezazue zeuen ikastetxeko zuzendaritza-taldea proiektuan bertan partaide izan daitezen eta dakartzan onuren berri dagokion Hezkuntza Ikuskaritzari helaraz diezazkion. Azken aspektu hori funtsezkoa da erabat arraska duten heziketa-praktika atzemateko eta beste ikastetxe batzuetara aldatzeko, etab.
Espero dugu artikulu honek ideia argia ematea e Twinning proiektu bat promozionatzearen balioaren inguruan. Horren inguruan zalantzaren bat sortuko balitzaizue badakizue erabil ditzakezuela eTwinning-eko zueun idazmahaiko proiektu-txartelak, horien bidez gidatuko baitzaitue eta aholkatuko zeuen Laguntza Zerbitzu Nazionaleko aholkulariak proiektua garatzen.
2.0 webeko tresna baliagarri batzuetarako eta gure atariko artikulu batzuetarako lotura batzuk dakarkizuegu, zeuen proiektua promozionatzeko lagungarri izango zaizkizuenak:
Emaitzak argitaratzeko era bateko eta beste euskarriekin esperimentatzen
Egitekoak banatzeko edo pausoak azaltzeko diagramak integratzen (Cacoo)
Logoak sortzen: online logo maker, logo ease, the free logo makers, flaming text, simwebsol, Cooltext, Logotipogratis.
Irudien iturria: eTwinning-eko Laguntza Zerbitzu Nazionalaren fotokonposizioak Freevector.com, Streamline, Freepik-etik hartutako eskubide loturarik gabeko irudiekin.
Gomendioak
- Sinergias educativas: eTwinning como complemento al programa de Estancias Profesionales
- La evaluación en proyectos, ¡viva la rúbrica!
- Talde berriak eTwinning Live-n
- Kalitateko proiektu baterako errubrika: 6. Emaitzak, eragina eta dokumentazioa.
- Kalitateko proiektu baterako errubrika: 5. Teknologiaren erabilera
- Kalitateko proiektu baterako errubrika: 4. Lankidetza
- Balance eTwinning 2014/15
- La competencia digital en los alumnos
- Kalitateko proiektu baterako errubrika: 3. Ikastetxe proiektukideen arteko komunikazioa eta elkarrer
- 33.000 usuarios registrados en School Education Gateway