Azala / Ideiak / Gomendioak / eTwinning Lanbide Heziketan
.

eTwinning Lanbide Heziketan

08 
Ots 
2012  |  

Imagen_construccionGarapenak eta aurrerakuntzak gure gizartea hazteko eta ezagupenak zabaltzeko aukera ematen diguten aldaketak dakartzate, baina behartzen gaituzte, halaber, merkatuaren eskakizun berrietara moldatzera. Lanbide Heziketa oinarrizko hezkuntza-etapa da moldatze lan horretan: ikasleei ahalbidetzen die kalitatezko lan batean aritzeko beharrezkoa duten kualifikazioa eskuratzea, eta hartara gaur eguneko egoera honetan hain beharrezkoak zaizkigun lehiakortasuna eta produktibitatea handitzea.

 

Laguntza Zerbitzu Nazionala Lanbide Heziketak eTwinning proiektuetan toki zabalagoa izatearen aldekoa da, uste baitu, programa den aldetik, badituela ezaugarri batzuk esparru europarreko beste ikastetxe batzuekin lan egiteko eta elkarlanean aritzeko:

  • eTwinning-ek apoiatzen du ikasleei era bateko eta besteko gaitasun digitalak eskuratu eta era praktikoan aplikatzeko aukera emango dieten IKT proiektuak garatzea. Foro, wiki, txat eta bideokonferentziak dira gure parte-hartzaileen komunikazio biderik ohikoena. eTwinning-eko lanak, gainera, multimedia edizioko tresnak bilatu eta horiekin esperimentatzea bultzatzen du, eduki-kudeatzaile, elkarreragineko ebaluazio-sistemekin, eta bultzatzen du, era berean, aurkezpenerako euskarri berritzaileen bilaketa. Proiektuak garatzerakoan informazio eta komunikazio tresna berriak inplementatzeko gogo eta ahalegin horrek gure parte-hartzaileak IKTen arloko azken berrikuntzen ezagutzaile diren erabiltzaile egiten ditu, aurrerakuntza teknologiko hazkor honetara modu eraginkorrean moldatzeko gai diren erabiltzaile.
  • eTwinning-en bidez ikasleek egin dezakete lan lankidetza-inguruneetan, parte-hartzaileak beren ikaskuntzaren parte aktiboa direlarik,  proiektuaren helburu eta jomugak eztabaidatzen eta zehazten, lan-metodoak birformulatzen, emaitzak ebaluatzen eta, batik bat, taldeko elkarlana abiapuntu dutela ezagupenak handitzen eta zabaltzen dituzten lankidetza-inguruneetan. Lan egiteko era hori da egungo enpresa-munduan estimatuenetakoa; batez ere, enpresa bereko zerbitzu nagusien eta han eta hemen dituzten egoitzen arteko nazioarteko proiektuak garatzerakoan. Izan dezagun kontuan, gainera, zeinen aukera handia ematen duen irakasle eta ikasleek protokolo eta laneko teknikak elkarren artean trukatzeko, hala prozesuak eguneratu eta eskaintza eta eskariak asko eta askotarikoak diren lan-merkatu lehiakor honetan bizirauteko aukera handiagoa izateko.
  • eTwinning-ek kultura atzerritarren arteko harremana bultzatzen du eta parte-hartzaileei pentsaera berriak eta bizitzeko estilo desberdinak ezagutzeko esperientzia eskaintzen die. eTwinning programak marko egoki-egokia eskaintzen du  komunikazio eta lankidetza testuinguru erreal batean hizkuntz gaitasunak praktikaratzeko. Esperientzia horiek eta hizkuntz gaitasun horiek maneiatzen jakitea funtsezkoa da lan-merkatu nazioarteko eta globalizatu honetan.

Gaur egun, eTwinning plataformak 10.600 irakasle ditu erregistratuak lanbide irakaskuntza horietakoak, eta 1.420 proiektu inguru ari dira garatzen jatetxeak eta turismoa, enpresa eta merkadoteknia, elikagaien industria, elektronika eta elektrizitate arloekin zerikusia dutenak.

Artikulu hau ilustratzeko gure parte-hartzaileetako batzuen proiektu aipagarri batzuk ekarri ditugu adibide modura.

Imagen_billetesTrade & Logistics between countries of the European Union, una metodología de de simulación (2010).

Nazioarteko Merkataritzaren eta Merkataritzako Kudeaketa eta Marketingaren lanbide-familiaren arloan garatutako proiektua da. IES María Ana Sanz ikastetxe nafarrak parte hartu zuen bertan, Alemania eta Herbeheretako Lanbide Heziketako beste bi ikastetxerekin batera. Proiektu honetan ikasleek ikasi ahal izan zituzten ekonomiako zenbait eduki sal-erosketa eragiketak simulatuz eta beren proiektukide europarrekin esperientziak trukatuz. Eskura dezakezue proiektuari buruzko informazio gehiago honako lotura honetan.

pekPEK, the traveller flea, 1 (2011) 

Proiektu hori Santiago de Compostelako IES San Clemente ikastetxeko, eta Naiarako (Errioxa) Centro de Profesores-eko Sistema Mikroinformatiko eta Sareetako Lanbide Heziketako Erdiko Mailako Zikloetako ikasle eta irakasleek garatu zuten Grezia, Errumania, Turkia eta Frantziako beste lau ikastetxerekin batera. Zera da gauza, lankidetza bidezko komiki bat egitea, plangintza onekoa eta eginbeharrekoak egokiro banatuta, marrazketa eta maketagintzako IKT tresna batzuen eta besteen bidez garatuta. Eskura dezakezue proiektuari buruzko informazio gehiago honako lotura honetan.

 

 Image_hole_puncherThe hole puncher (2011)

Proiektu honetan paper-zulagailu bat diseinatu, estudiatu eta sortu da (Hole puncher). Iruñako CIP Virgen del Camino (Lanbide Hastapeneko Ikastetxea)  Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko Goi Zikloko lehen ikasturtekoek parte hartu dute, Italia eta Alemaniako beste bi ikastetxe proiektukiderekin batera.  Proiektuaren TwinSpace-rako lotura.

                                   

 

Gomendioa egiten dizuegu honako artikulu honetan bisita egiteko: eTwinning-eko proiektu-kit bat dakargu Leonardo da Vinci IVT mobilitate baten kudeaketa, koordinazioa eta ebaluazioa egiteko, eta bertan bi ikastetxe europar edo bi baino gehiagok beren ikasleak trukatzen dituzte atzerriko enpresetan Lantegietan prestakuntza jaso dezaten.  

Laguntza Zerbitzu Nazionalak adore eman eta bultza egin  nahi du hemendik Lanbide Heziketako eTwinning proiektu berrietan parte hartzera, lanbide batean aritzeko ikasleak prestatzeko, enpresak abiarazi , beste hizkuntza batean eraginkortasunez komunikatu eta kalitateko lan profesionala egiteko lankidetzazko irtenbideak bilatzearen garrantzia ikusarazteko lagungarri izango diren proiektu berrietan parte hartzera.   

Irudien iturri originala: Foter, Morgue Files, Stock.xchng, Deviant Art eta hautatutako eTwinning proiektuetako irudietatik abiaturik egindako fotokonposizioak.

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar