Azala / Ideiak / Gomendioak / Segurtasuna Interneten
.

Segurtasuna Interneten

25 
04 
2011  |  

autor_felix_valles_calvo_fuente_iteGaur egun Internet informazioa eskuratzeko ahalmen handiko baliabidea da, eta, hortaz, ikastetxeetan irakaskuntza-ikaskuntza prozesua aurrera eramateko baliabide bazterrezina eta eztabaidaezina. Hala, gaur egungo irakaslearentzat erronka bat da ikasleei baliabide horretatik eratortzen diren onura eta arriskuak ezagutzen eta ikasten laguntzea.

Heziketa-elkarkeak erronka berria eta erakargarria du: ikasleei Interneten segurtasunez eta irizpide garbiz nabigatzeko aholku ematea eta laguntzea.
Hona hemen oinarrizko gomendio batzuk ikasleek Internet behar bezala erabil dezaten:

    • Ikastetxean etengabeko prestakuntza-politika eguneratu bat diseinatu.

    • Ikastetxean segurtasun informatikoko heziketa-plan bat izan.

    • Ikasleekin nabigatu. Haiek irakaslearen portaera imitatzen dute; pantailan agertzen diren elementu batzuen eta besteen aurrean dituen erreakzioak eta jokatzeko era (publizitatea, entretenigarriak, bilaketak, eta abar) eredu eta jarraibide izango dira haientzat.
    • Segurtasunez nabigatzen irakatsi: Interneten bidez lan egiteko jarraibide garbiak eman eta orrialdeetarako sarbidea kontrolatzen duten segurtasun-iragazkiak erabili (Proxy), iragazitako orrialde jakinak bisitatu ahal izatea eragozteko.
    • Webgune segurak erakutsi, eduki eta informazio egiati eta beren adinerako egokia dakartenak: Komeni da konfiantzako orrietara, beren adinerako egokiak direnetara bisitak egiten laguntzea,  informazioa eskuratzeko aukera emango dietenetara. Era berean, jarraibideak eman behar zaizkie eskuratutako informazioa kontrasta eta egiazta dezaten.
    • SPAMa (jaso nahi ez den publizitatea) ezagutzen eta saihesten lagundu. Gero eta sarriago bidaltzen da, kopuru handietan, zabor-posta, zabor smsak eta eskatu ez diren mezuak, publizitate erakoak gehienetan. Hori saihets daiteke, hein batean bederen, esate baterako, eskatu ez diren posta komertzial elektronikoetan inoiz ere klikatu gabe.
    • Sarritan hitz egin ikasleekin sarearen erabileraz eta sareko edukiez. Egon daitezkeen arriskuak erakutsi eta zenbatekoak eta norainokoak diren aztertu eta eztabaidatu. Internet ez da gai tabua; baliabide bat da, laguntza bat, eta haren bidez osatu eta sendotu dezakegu egin ohi dugun lana.
    • Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan lagungarri izango zaizkien tresnak eskura jarri. Lanean Internetez baliatzeak tresna jakin batzuk erabiltzeko prestakuntza jasotzea eskatzen du, hala nola, nabigatzaileak, posta elektronikoaren kudeatzaileak, foroak, gizarte-sareak, etab. Tresna horiek arduraz erabiltzen irakatsi behar zaie atera beharreko etekina atera diezaioten.
    • Ez eman inoiz ere datu pertsonalik ez posta elektronikorik: Sarean, guztiak ez dira  direla diruditen hori. Besterekin izen, argazki, helbide eta telefono, etab. trukatzen aritzea batzuetan beharrezkoa izaten da, baina, bai eta arriskutsua ere, eta kontu handiz ibili beharra dago.
    • Gerta daitezkeen arazoetan laguntza eman eta hartu beharreko neurriak albait lehenen hartu.  Baita aginpidea duten agintariei jakinarazi ere, hala balegokio. Zailtasun eta eragozpenei aurre egiteko moduak berak erakutsiko die beren lanean zer bide jarraitu eta nola jokatu.
    • Ikastetxean IKTak erabiltzeko oinarrizko arauak ezarri. Ikastetxeko ordenagailuak erabiltzeko ardura eta errespetu arauak batzuk egon behar dute ezarrita. Gainera, konpromisoa hartu behar dute eskura dituzten bitartekoak era zuzen eta arduratsuan erabiltzeko. Komeni da Informatika-gelan beti  irakasle-taldeko kide bat egotea behar duen guztian ikasleari aholku emateko eta erabiltzeko denbora mugatzeko.

Lotura interesgarriak:
Nabigazio Segurua
Babes itzazu 
Pantaila lagunak
Gizarte sareen gida familientzat. CeDeC.

 Fuente Imagen Banco de recursos del ITE cuyo autor es Félix Vallés Calvo

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar