Azala / Ideiak / Gomendioak / eTwinning proiektu baten ebaluazioa
.

eTwinning proiektu baten ebaluazioa

27 
04 
2011  |  

Gure eskola-testuinguruan, defini dezakegu ebaluazioa esanez, heziketa erabaki egokiak hartzeko era bateko eta besteko informazioa biltzeko prozesua dela. Funtzio pedagogikoa du, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak hobetzeko balio duelako, batetik, eta, funtzio baloratiboa ere bai, bestetik, balio baitu halaber aldi baten amaieran ikasi beharrekoak zirenak ikasi diren egiaztatu edo ziurtatzeko.

Zer ebaluatu erabakitzerakoan irizpide eta adierazle batzuk hautatu behar izaten dira. Criterios de evaluación para el sello de calidad dokumentuan ikus ditzakezu Laguntza Zerbitzu Nazionalak kalitate zigiluak emateko balorazioak egiteko erabiltzen dituenak. Oso baliagarri izan dakizuke gida modura proiektua egitean jarduerak planteatzen dituzunean, eta, azkenean, berriz, iritsitako helburuen inguruan hausnarketa egiteko ere bai.

Ikasleen ebaluazioa

Ez dugu beti jakiten aldez aurretik zer jarduera-motak edo tresnak funtzionatuko duen ikasgelan; horregatik izan ohi da hain interesgarria ikasleek berek egiten duten beren lanaren eta jardueren ebaluazioa.

Teaching each other proiektuan ikasleek beren gogoetak uzten dituzte aurkezpen batean: zer gustatu zaien gehien, hizkuntzak ikasi, beste kultura batzuk ezagutu edo beren lagun birtualekin beren gustu eta zaletasunez hitz egin. Ikasleek berek baloratuko dituzte erabili dituzten tresnak.  

 

Getting Closer proiektuan haurren iritzia zein den jakiteko lineako galdekizuna erabiltze aldeko apustua egin da. Esate baterako: zer gustatu zaizu gehien, edota, beste galdera zehatzago batzuek, ingelesaren ikaskuntzari buruzkoek, eta horiez gain, iradokizunak uzteko aukerak, proiektua ebaluatzeko oso informazio baliagarria ematen dute. 

ICT You and me proiektuan ikasleek emotikoiak erabiltzen dituzte, hain berenak eta hain gertukoak dituzten sinboloak, proiektuko jarduera bakoitzaz zer iritzi duten adierazteko. Horri gehitzen bazaio ondoren datorren galdekizun hau, zeinetan eskatzen zaien proiektuari buruz, oro har, iritzia, ataza bakoitzari buruz, gogoko tresnei buruz -zerrenda luze batetik hauta ditzakete: Quiz Revolution, SmileBox, Blabberize...-, horren guztiaren emaitza oso ebaluazio erabatekoa da.

Irakasleen ebaluazioa

Ebaluazio dokumentuaren beste balio erantsi bat proiektu bati aitortzen dion hedapen eta transferibilitate maila da. Lorpenak eta topatutako zailtasunak azaltzeak eta prozesua xehatzeak, irakaskuntza/ikaskuntza prozesuaz gogoeta egiteko ez ezik, balio izan dezake eskarmentu gutxiagoko beste irakasle batzuentzat erreferentzia edo abiapuntu modura, edota, besterik gabe, balio duten ideiak berriro erabil daitezen errazteko ere bai.

My world, your world proiektuan Dipityko denbora-ildoa erabili da; oso ideia praktikoa atazen denboralizazioa aztertzeko.


eTwinningsproject on Dipity.

 

An ET (winning) project between us proiektuko ebaluazioa dokumentu luze eta xehea da, zeinetan jasotzen den proiektuan egindako jarduera bakoitzaren ondotiko planteamendua eta filosofia. Bertan deskribatzen dira ikasketa-planean duen txertatze-maila, ikastetxe parte-hartzaileen arteko koordinazio eta lankidetza mekanismoak, jardueren euskarri izatekoak diren IKT tresnen planteamendua, aspektu jakin batzuei buruzko ikasleen iritzia, onurak eta emaitzak.

Azken batean, ebaluazio terminoak ez du prozedura edo dokumentu mota jakin bat adierazten. Oso adiera zabala du: izan daiteke irakasle parte-hartzaileek sortutako hausnarketa-testu bat, edo ikasleek egindako inkesta bat, azken buruko produktuen balorazio bat eta arretaz egindako rubrika bat. Edonola ere, proiektu batean hilabetetan jardun ondoren, topatu behar dugu formula bat hartutako erabakiak eta lortutako emaitzak aztertzea ahalbidetuko diguna. Ebaluazioa baliagarria izango da bai hurrengoetan jardueren diseinua hobetzeko bai beste irakasle batzuek ere zure esperientziatik ikasteko.

Add comment


Security code
Refresh

Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar