Proiektu baten zazpi urratsak

Proiektua landu |
|
|
Proiektu bat diseinatu |
Har ezazu behar duzun denbora lehen etapa honetan; orain nola egiten dituzun gauzak, halakoa izango da proiektuaren arrakasta ere. Duzun proiektu asmoa edo ideia landu eta zehaztea da kontua. Ideia horrekin ekingo diozu lankide bilaketari eta horren inguruan azalduko dizkiozue elkarri buruan dituzuen jarduera asmoak, plangintza eta azken ekoizpena. Honako galdera hauek lagungarri izan daitezke zuretzat: o Zergatik egin nahi duzu proiektu hau? o Zein dira helburuak? o Nolako proiektua abiarazi nahi duzu? o Zer iraupen izango du? o Zer IKT tresna erabiliko dituzu?
|
|
|
Lankide on bat topatu. |
Bete ezazu zure profila, zenbat eta osatuago, hainbat hobeto, hori baita zure identitatea eta nortasuna, eta hori ikusiko baitute irakasle europarrek bertan sartutakoan. Irakasleari buruzko eta gauzatu nahi den proiektu-asmoari buruzko informazio esanguratsua dakarren profila osatzea oso onuragarria da eta lagungarri gertatzen zaie irakasleei lankideak hobeki hautatzeko. Eman ezazu informazioa lanean baliatuko duzun hizkuntzan. Ez egon besteak zure bila etorri zain! Hauta itzazu zure proiektu-asmoarekin antza handiko profileko kontaktuak. Erabil itzazu foroa eta kide-bilatzailea eta iragaz itzazu datuak bilaketa zehatzago eta zorrotzagoa egiteko. eTwinning lineako komunitate edo elkartea da, eta edozein elkartetan bezala arau batzuk eta portaera kode bat errespetatu behar dira. |
|
|
Proiektu komuna zure lankidearekin batera landu. |
Har ezazu astia zure lankide edo sozioarekin hitz egiteko; ez proiektuaz eta aurrera eraman nahi dituzuen jarduerez soilik, baita jarduera horiek gauzatzeko egutegiaz (ebaluazioa bere baitan jasoko duen denboralizazioa), materialak laneko esparru komuneko (TwinSpace) karpetetan nola antolatu, ikasleen inplikazioaz eta ikasle sozioen arteko komunikazioaz hitz egiteko ere. Garrantzizkoa da aldian-aldian zure lankide edo sozioarekin komunikatzea, bai proiektuari ekin aurretik bai proiektuak aurrera egin ahala, zehaztu beharreko guztiez hitz egin eta hartara gaizkiulertuak ekiditeko. Proiektuaren edukia/deskribapena adostutakoan, idatz ezazue dokumentu komun bat eta eredu horrekin erregistra ezazue proiektua eTwinning plataforman. |
|
Proiektua garatu |
|
|
Proiektua abiarazi ikasleekin |
TwinSpace ingurune birtual pribatua eta segurua da, ikasleek parte hartzeko komenigarria. Inskriba itzazu/Gonbida itzazu ikasleak eta eman iezazkiezu erabiltzaile-izena eta pasahitza esparru horretan beren kabuz eta arduraz jokatuz sar daitezen. Egin ahal izango dituzte hartara beren lanak eta komunikatu ahal izango dira beren lankideekin. Ikasleen Txokoa elkarren arteko topaketarako esparru informala da. Irakasleek badute berentzako esparru bat, ikasleak sartu ezin direna eta Irakasleen gela deritzona. Bertan helaraz diezazkiokete elkarri proiektuaren garapena eta bilakaerari buruzko ideiak.
|
|
|
Proiektua garatu |
Hau da etapa biziena eta interesgarriena, aktore guztiak -ikasle eta irakasle- antzeztokian daudela. Antolatu edo planifika itzazu jarduera-orriak lankide edo sozioentzako erarik komenigarrienean (ordena kronologikoa, jarduera-motetan edo ikasle-taldeka). Hala lehenetsirik dagoelako, jarduera-orriak ordena kronologikoan daude eta ezin aldatu dira. Sor ezazu Jarraipen Koaderno edo Blog bat proiektuan gertatzen diren gorabehera guztiez hitz egiteko. Erabil ezazue Proiektuaren Egunkaria LZNZrekin sarri samar komunikatzeko. Erabil ezazu egutegi bat eta idatz itzazu bertan gertakari guztiak. Komunika zaitez sarri zure sozioarekin. Zehatz ezazue data eta hitzordua mail bidez, telefonoz, bideokonferentzia edo chat bidez elkar topatzeko eta proiektuari buruzko irudipenak elkarri azaltzeko, baita ezer aldatzeko beharrik ez badago ere.
|
|
|
Proiektua amaitu |
Jardueren programa amaitutakoan beste etapa hau ere hor dago sozioekin elkarlanean jarraitzeko, eta hala, proiektua nola argitaratu, muntaia nola egin negoziatzeko, egin beharreko zuzenketak egiteko, egindako ibilbidea, iritsitako helburuak baloratzeko, eta, baita, zergatik ez, Kalitate Zigilu bat eskatzeko ere. |
|
Proiektuaren balorazioa eta zabalkundea |
|
|
Proiektuaren zabalkundea egin eta esperientzia beste irakasle batzuekin konpartitu |
Argitara ezazu TwinSpace-ko materiala zeure ikastetxearen webean, Laguntza Zerbitzu Nazionalaren atarian, zure eskualdeko ikastetxe eta irakasle-zentroetan, eta parte har ezazu eTwinning-eko Irakasle-geletan eta eTwinning Taldeetan |
Artikulu honen egitura Laguntza Zerbitzu Nazional frantsesak egindako argitalpen batean oinarritua da.
Gomendioak
- Sinergias educativas: eTwinning como complemento al programa de Estancias Profesionales
- La evaluación en proyectos, ¡viva la rúbrica!
- Talde berriak eTwinning Live-n
- Kalitateko proiektu baterako errubrika: 6. Emaitzak, eragina eta dokumentazioa.
- Kalitateko proiektu baterako errubrika: 5. Teknologiaren erabilera
- Kalitateko proiektu baterako errubrika: 4. Lankidetza
- Balance eTwinning 2014/15
- La competencia digital en los alumnos
- Kalitateko proiektu baterako errubrika: 3. Ikastetxe proiektukideen arteko komunikazioa eta elkarrer
- 33.000 usuarios registrados en School Education Gateway