Azala / Ideiak / Campañas / eTwinning asteak: ikasturte berria, proiektu berriak
.

eTwinning asteak: ikasturte berria, proiektu berriak

26 
Ira 
2012  |  

Image_semanas_etwinningOngi etorri eTwinning lagun hasiko dugun ikasturte berrira! Hori dela-eta jarduera programa berezia antolatu dugu. Espero dugu interesgarria irudituko zaizuela. Irailaren 24tik urriaren 10era bitartean lineako prestakuntzarako proposamenak, sari-deialdiak, lehiaketak eta beste hainbat ekimen argitaratuko dira Laguntza Zerbitzu Nazionalaren eta Laguntza Zerbitzu Nagusiaren Interneteko atarietan. Bisita itzazu maiz, egunero ideia berriak eta erabilgarriak aurkitzeko aukera izango baituzu lankidetza proiektu bat abian jartzeko edo jada abian jarrita daukazunaren kalitatea hobetzeko. Animo, eta parte hartu!

 Programatuta daudenak hemen aurreratu dizkizugu:

  • eTwinning 2.0 online prestakuntza ikastaroa. Berriz ere –eta 14. aldia da hau– prestakuntza ikastaro hori emango da urriaren 4tik abenduaren 4ra. Berrikuntza erakargarri bat du: Suedia, Txekiar Errepublika, Alemania eta Portugaleko hainbat irakaslek parte hartuko dute, eta xede bikoitza du: eTwinning esparruko prestakuntza eta gaztelaniazko eTwinning lankidetza-proiektu bat abian jartzeko  harremanetan jartzea.
  •  Image_uniendolospuntosPuntuak lotzen topaketa didaktikoa. Hiru asteko iraupena duen prestakuntza jarduera da. Urriaren 8an hasi eta urriaren 28an bukatuko da. eTwinning-en izena emandako irakasleentzat izango da eta ikasgelan multimedia jarduerak sortu eta editatzea xede duten lankidetzazko biltegiratze tresna eta guneen ikaskuntzaz arituko da. Topaketa didaktiko honen helburua baliabide horiek eskaintzen dituzten aukera didaktikoak aztertzea da, jolasean, elkarreraginean eta parte-hartzaileen arteko lankidetzan oinarritutako metodologiaren bitartez eTwinning proiektu bat garatzeko euskarri izan daitezkeek aldetik. Gaztelaniaz izango da, eta deialdia urriaren 1ean argitaratuko da eTwinning-eko Mahaigainean, beraz, sar zaitez ohi bezala eta eman izena. 
  • 2013 eTwinning Sariak. Urriaren bigarren astean argitaratuko da 2013 eTwinning Sari Nazionalen deialdia. eTwinning proiektu bateko bazkide diren espainiar irakasle guztiek parte hartu ahal izango dute bertan. Urriaren 17an agertuko da 2013 eTwinning Sari Europarren deialdia. Proiektu bateko kide diren irakasle guztiek parte hartu ahal izango dute, baldin eta Europako Kalitate-Zigilua jaso badute.
  • Image_dianaProiektukideak bilatzeko Feria. Online feria hori urriaren 2an hasi eta urriaren 10ean bukatuko da. 11urtetik 19ra bitarteko ikasleekin lan egiten duten eta eTwinning-en izena eman duten irakasleentzat izango da, eta horiek harremanetan jartzea, elkar ezagutzea eta datozen hilabeteetarako proiektu bat adostea du xede. Feria honetan parte hartzeko ez da beharrezkoa eTwinning-en esparruan esperientzia izatea. Laguntza Zerbitzu Nazionalak proiektuak diseinatzeko eta garatzeko aholkuak emango dizkie parte-hartzaileei. 250 plaza eskaintzen dira eta horien artean zaudete bai zu bai zure etorkizuneko proiektukidea ere. Eska ezazu zure parte hartzea lotura honetan klikatuz!
  • Irakasleen II eTwinning Topaketa gaztelaniaz: Talde lanean. Urriaren 25, 26 eta 27an Madrileko Las Acacias CRIFen gaztelaniazko eTwinning topaketa multilateral bat egitea aurreikusi da. Espainiaz gain, Europako beste hainbat herrialdek parte hartuko dute: Frantziak, Alemaniak, Italiak, Txekiar Errepublikak, Eslobakiak eta Erresuma Batuak. Ekitaldi honen helburua da bertaratutakoei eTwinning ekintzan prestakuntza, etorkizuneko proiektukideak ezagutzeko aukera eta ideiak trukatzeko, negoziaketarako eta gaztelaniazko proiektuak planifikatzeko denbora eta espazioa eskaintzea.
  • "eTwinning webinar"-ak. Web hitzaldi horiek bertaratutakoei aukera ematen diete elkar eragiteko eta dokumentu eta aplikazioak partekatzeko. Saio bat baino gehiago egitea aurreikusi da eta Laguntza Zerbitzu Nazionalak moderatu eta dinamizatuko ditu horiek. Aurki emango dugu aztertuko diren gaien berri, bai eta saioak egingo diren egunen eta orduen eta parte hartzeko moduaren berri ere. Lehenengo topaketa urriaren 18an izango da.

 Eta gehiago ere badago zuentzat! Ondorengo proposamenen berri banan-banan emango dizuegu datozen egunetan:

Imagen_Semanas eTwinning1.- Lankidetza-jardueren zabalkundea. Joan den ikasturtean edo aurten proiektu bateko kide diren irakasleentzat. Laguntza Zerbitzu Nazionalak aukera ematen dizue lankidetza-jarduera bat argitaratzeko edo zabaltzeko, betiere proiektukideen arteko erlazio jarraia erakusteaz gain, berritzailea bada, gutxi ezagutzen diren IKT baliabideak baditu, edo curriculumean ongi integratuta badago, etab.

2.- Zure eTwinning proiektuan mugikorra erabiltzen duzu? eTwinning proiektu batean erabil daitezkeen aplikazio didaktiko asko ditu telefono mugikorrak. Deialdi honen bidez irakasleek eta ikasleek lan proposamenak bidali ahal izango dizkiguzue eta Laguntza Zerbitzu Nazionalaren Interneteko atariaren bidez egingo dugu horien zabalpena.

3.- Beste batzuk ere kontuan hartu behar dira. Hainbat proiektutan izan dira, irakasle eta ikasleez gain, garrantzizko ekarpena egin duten pertsonak: liburuzaina, familiak, hiriko alkatea, botikaria, medikua, enpresariren bat, edo beste batzuk. Irakasle eta ikasleek izango duzu aurkera guri kontatzeko zer-nolako eragina izan duten esperientzia horiek hezkuntza-elkartean.

4.- eTwinning eta ni. Ikasleek aukera izango dute hurrengo urteko kanpainan eTwinning-en aztergai izan nahi lituzketen gaiak proposatzeko.consejos_semanas_et

Eta azkenik, ikasturte hasieran gogoratu behar diren aholku txiki batzuk:

  • Eguneratu zure profila eTwinning Mahaigainean. Proiektu bat adosteko proiektukide europar bat aurkitzea errazago izango da.

  • Sare sozialak. Sare sozialen bateko erabiltzailea bazara, eTwinning Asteei buruzko iruzkinak idazten dituzunean erabil ezazu #etweeks etiketa.

Zure zain gaude!

Irudien iturriak: Wikimedia Commons-en (jabari publikoko lizentzia) eta INTEF Irudi eta Hotsen Bankuaren erabilera libreko irudietan oinarritutako fotokonposizioak (Creative Commons-en lizentzia, Aitortu-Ez komertziala-Partekatu Berdin 3.0 Espainia).

 


Contacto Boletín mensual Lo más leído
TwitterFacebooke-mail

Jar zaitezke gurekin harremanetan Facebook, Twitter edo posta elektronikoaren bidez

boletin_noticias_49x49

¿Deseas recibir información sobre campañas, cursos, proyectos? Suscríbete a nuestro boletín mensual y recibirás en tu correo electrónico todas las novedades.

Últimos boletines

Servicio Nacional de Apoyo eTwinning | Proyectos de Colaboración Escolar en Europa
Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado | Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
C/ Torrelaguna 58. 1ª planta, despacho 141. 28027 - Madrid
Tel: 913778377 | Contactar